XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neri dei egin zidan saltzailleak, joateko mesedez.

Ala, joan nintzan borondate osoarekin, eta saltzailleak esan zidan zer iruditzen zitzaidan: ainbeste erralde bazala bei ura edo ez zala.

Ta nere iritziz bazala esan nion bei-jabeari.

Erostunari ez zitzaion ondo iruditu nik ura esatea, eta gaizki artu zidan.

Nunbait pentsatu zuan saltzaillearen alde nintzala, eta onoko kontestazio auxe eman zidan kolpetik: - Makarroso zikiña! I ere orren alde al aiz?.

Neri pena eman zidan itz aiek entzun bearrak, nere berri ondo zekian arek eta.

Ni arrituta gelditu nintzan itz aiek esatearekin, baiña ez nion itzik ere bueltatu berari eta ez nion batere gorrotorik artu, eta bizitu giñan urte batzutan bastante urruti alkarrengandik.

Baiña nik uste det damutu zitzaiola berari ere neri itz aiek esana.

Andik denbora-puska batera, or etorri zan nere lagun ori gure etxera, bein ere baiño argiago ta kariñosoago bere pamiliarekin jai-arratsalde batean, eta oso egonaldi ederra egin genduan, alkarrekin merienda-lege bat egiñez gure sukalde zarrean.

Nik uste det arek gogoan zeukala neri esandako arrazoi txar ura, ta damutua zegoala neri ura esana, eta obe gaiñera.

Azkenean, oso ondo partitu giñan alkarrekin, esku emanaz.